Nola erabili dira koloreak euskal usadioan?
Patziku Perurena (Goizueta, 1959) irakasle ikasketak egin zituen, baina idaztearii emana dago. 1992an Koloreak euskal usarioan izeneko liburua argitaratu zuen ikerketa filoogikoa burutuz eta honen aitzakian, elkarrizketa egin diogu Oreka-Desorekan. Kulturan dena lotua dago eta koloreen eboluzioak zenbakien eboluzioarekin lotura du. Usadio zaharrean, mundu zaharreko ikuskeran hiru kolore agertzen dira, numerologiak ematen duen eboluzioarekin mugagabetasuna agertzen zuen hiru zenbakiaren lekuan zazpia agertzen da, astearen egunak… abiapuntu hau hartuta egin zuen lana 7 kolore aztertuz.
Lehengaiak hartuta, non nahi azaltzen dira oinarrizko koloreak: Arrigorriaga,Luzuriaga, Lubeltz, Lugorriaga, Iturbel
tz, Arbeloa, Atxuri… berdin gerta daiteke Haizearekin ere: Haize zuria (eki haizea), Haize beltza, Haize Gorria (haize hotz eta lehorra) ere deitzen zaio.
Hizkuntza batek bere bide naturala eramaten duenean, bere erreferentzia naturari lotua izaten du. Euskararen ibilbidea naturala izan ez denez eta gure esperientziak gazteleraz adierazi ditugunez, orain euskalduntzen den bati esaerak etab zaharkituak direla iruditzen zaio. Hor dago konplejo bat, esaera ruralak erabiltzean sortzen dena. “begira zaldi urdin bat dihoa hor”, irudi du zaharkitutako esaera bat dela. Egun zaldi magiko bat imaginatuko genuke ia-ia.
Euskaldunok koloreak izendatzeko orduan, esparru zabala hartzen dugu, egoerekin, testuinguruekin… lotua dago. Hizkuntzari grazia ematen dio hitzak duen sinbologia hori galdu dugu. Egun Gorria-Rojo ulertzen da eta ume gorria-k oraindik heldu ez den umea esan nahiko luke.
Hizkera mota bat galtzen ari da eta era berean kultura bat ere bai, euskal kulturaren barnean. Euskarak transmizio natural bat izan ez duelako izan daiteke. Beste estilo batean trasmititzen da egun, dena ikusiz adibidez, ahozkotasunak trasmisioan eragin dezakeen aberastasuna ekidinez; Hitz egiteko grazia galtzera eramanez.
ENTZUN:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.





