ARAMAIOKO FINALAURREAN ARAMAIOARRA JAUN ETA JABE
Puntuak puntu eta epaiak epai, erabakia dago zeinek kantatuko duen apirilaren 5ean Gasteizko Printzipal Antzokian jokatuko den finalean. Bertan lehiatuko dira txapela jantzi nahian, Manex Agirre, Andere Arriolabengoa, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita eta Oihane Perea. Arratsaldeko 17:00etan egingo da, eta sarrerak aldez aurretik lortzeko, Arabako Bertsozaleen Elkartean izango da aukera.
Bi orduko saio ederra osatu zuten aramaioko kultur etxean lehiatu ziren bertsolariek. Atzo jokatu zen azken finalerdia eta 150 lagun inguru bildu ziren aramaioko kultur etxean. Bertako Iker Agirre eta Andere Arriolabengoak lan bikaina egin zuten baita Rikardo Gonzalez de Durana, Juan Mari Juaristi, Zigor Enbeita eta Ruben Sanchezek ere. Urduritasuna alde batera utzita, bertso saio erregular eta borobila burutu zuten guztiek.
Iker Agirrek dotore jardun duen arren, epaileek ez dute finalean sartu. Hala ere, aipatzekoa da bere etorria. Dotore eta zuzen aritu da ordea, Andere Arriolabengoa ere. Eta berak bete du lehenbiziko postua. Aretoan eskegitako hiru pankartek ere izango zuten zerikusia aramaioarren saioan. ” Ahuntzak baño gorau igo biok, Pako!” eta ” Andere eman egurra aker kuadrilla honi!” lemak aldean, goia jo dute.






