2. FINALERDIA
NON: Aramaio, Kultur-etxea,
NOIZ: Martxoak 16, 17etan
GAIJARTZAILEA: Lierni Altuna
BERTSOLARIAK:
Zigor Enbeita (SUGEA)
Abornikanokoa. 1971. urtean jaioa. Prudentzio Deuna bertso sariketako partaide izan da urtero eta txapeldun bi urtez. Gasteizko Bertso Eskolako partaide izan da bere sorreratik. Arabako Bertsozale Elkarteko Lehendakaria izan da lau urtez. 2003 eta 2006-ko Arabako txapelduna.
Ruben Sánchez (ARTZA)
1975an jaio zen gasteiztar hau. Bertso eskolan 23 urterekin hasi zen. Askotan parte hartu du Arabako txapelketan eta San Prudentzio sariketan, horietako bostetan finalera heldu zelarik. Araba bertso istori ezberdin bat liburuaren egilea da.
Juan Mari Juaristi (TXANTXANGORRIA)
1959an Zarautzen jaiotako gasteiztarra. Gasteizen Euskal Filologian lizentziatu ondoren, bertan geratu zen bizitzen. Gaur egun Gasteizko Koldo Mitxelena institutuko euskara irakaslea da. Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakaria. Prudentzio Deuna sariketan eta Arabako Txapelketan 7 urtez kantatu izan du. Azken guztietan finalista izan dugu.
Rikardo Gonzalez de Durana (OREITIAKO URRETXINDORRA)
1959. urtean jaio zen Oreitian. Gasteizko Bertso Eskolako sortzaileetako bat izan zen. Arabako Lehendabiziko Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen 1984an. Geroztik Prudentzio Deuna Sariketan urtero parte hartu izan du eta txapeldun izan da bi urtez. Arabako Bertsolari txapelketako finalista izan zen 2002an. Urte horretan bertan egindako idatzizko sariketa irabazi zuen.Urte luzez Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakaria izan da.
Andere Arriolabengoa (EUSKAL ARTZAI TXAKURRA)
Aramaioarra, 1982an jaioa. Zuzenbidean lizentziatua. Arabako Eskolartekoan, San Prudentzion eta Arabako Txapelketan parte hartu du.
Iker Agirre (AKERRA)
1987an jaiotako aramaioar gaztea. 2001. urtean hasi zen bertso eskolan eta Arabako Eskolarteko txapelduna izan zen 2004an. 2003an kantatu zuen lehenengoz Arabako txapelketan hau du, beraz, bere bosgarren txapelketa.
SENTITU, GOZATU, ASTINDU!!
ZABALDU MEZUA!!





