BIKTIMEN OMENALDIA, KOLONBIAN HITZARMEN ETA BAKEAGAITIK…
Beheko aldean sinatzen dogunok Kolonbiako Biktimen mugimendu nazionala (MOVICE) deritzonekin, Bilboko Arriaga enparantzan kontzentrazio bat eta mobilizazio bat Kolonbiako Kontsulaturantza martxoaren 6an 19:00etan egiteko gure elkartasun guztia erakustea, erabaki genduen. Hona hemen ardurak eta arrazoiak:
1.- Gatazka armatuen arbitrariotasunaren biktima guztiekin da gure elkartasun eta erantzukizuna. Kolonbian gatazka dela ta ea 4 milloi pertsona desplazatuta izan dira, gehienak paramilitar taldeegaitik. Talde hauek, bakarrik edo indar militarraren kiedeekin, 15.000 herritar gutxienez desagertu dituzte eta euren gorputzak ibaietara bota edo 4.000 hobi komunetan lurperatu dituzte; 1.700 indigena baino gehiago hil dute, 2.550 sindikalista, eta ‘Unión Patriótica’ren ea 5.000 kide. Normalean hil baino lehen torturatzen dituzte bere biktimak. 1982tik 2005ra paramilitarraek 3.500 sarraski baino gehiago egin zituzten, eta sei milloi hectárea baino gehiago ostu zituzten. 2002tik hona, urtero600 pertsona hil dituzte, bere ‘despomilizazio’ ostean. Parlamentuko %35 kontrolatzera heldu ziren. Denbora berean Armada nazionalaren kideek 950 exekuzio baino gehiago egin dute, gehienak ‘falsos positivos’ moduan aurkeztutak. 2008ko urtarrilan bakarrik, paramilitarrek, 8 hilketa, 9 desagertze, 2 sarraski eragin zuten eta Armadak 16 judizioz kanpo exekuzio egin ditu. Egun hauetan Bilbon eta Madrilen harrapatua izan den sicari-paramilitarren bandaren kasua da honen expresioa.
2.- Biktimario guztientzat da gure errefusa, arduradun guztientzat da gure justicia eskaera eta biktima guztiekin da gure elkartasuna. Zoritxarrez, Nazioko herrialde esberdinetan gaur egun holako gertakizunak ematen dira, Uribe Velez Lehendakariaren Gobernuaren sarcasmo eta ezaxolakeriaren aurrean. Giza eskubideen erakundeen txostenek, 2007an DIH gizatiar eskubideari, urratze larriak egin zizkiotela, alde batetik Indar publikoak eta Estatuaren beste eragileek; bestetik paramilitar taldeek eta kasu gutxitan gerrillari taldeek, erakusten dute.
3.- Kolonbian, giza eskubideak eta gizatiar eskubidea Estatuaren eragileek eta paramilitarrek bortxatzen dituzte. Paramilitar talde asko ez dira ‘desmobilizatu’. Orain deitzen dira ‘Águilas Negras’. ‘Parapolitiko’ asko gobernu ustel, errepresiogile, hiltzaile eta narkotrafikantea bat ordezkatzen, kargu publiko eta diplomatikoetan daude.
4.- Nazioarteko komunitatearen babesaz, eskatutako Giza hitzarmen bat lehen baino lehen adosteari, bakea lortzeari, guerra ez onartzeari eta gatazka armatuaren konponbide política negoziatuari deitzen dugu.
5.- Munduko herritarrei deitzen diegu, ihardunaldian datorren martxoaren 6an, parte hartzera. ‘Beste Kolonbia bat beharrezko eta posiblea delako’, kolonbiako biktima ahaztua eta ezkutatuen omenaldiaz, hau izango da demostrazio zibilista, baketsu, anitz eta tolerante bat.
Euskal Herria, 2008ko martxoaren 06a





