Igandeko hauteskundeak aztergai Gazte Taupadak-en
Jakina denez, igande honetan espainar kongresurako eta senaturako hauteskundeak izango dira. Beste behin ere, estatu espainolaren estrategia errepresiboari esker, ezker abertzalearen aukera legez kanpo geratu da, alegia, independentziaren aukera hauteskundeetatik atera dute. Duela egun batzuk, prentsaurreko baten bidez, ezker abertzaleak abstentzio aktiboaren aldeko hautua egin zuen. Erabaki honi buruz eta egungo egoerari buruz hitzegiteko, astelehenean ezker abertzaleko kidea den Patxi egon zen gurekin Gazte Taupadak-en.
Salbuespen egoera honen hasiera negoziazio prozesuaren apurketan kokatzen dela adierazi digu Patxik. Prozesu horretan, gobernu espainarrak ezker abertzalea asimilatu eta berau marko ez-demokratiko batean integratu nahi zuen. Iruzur horren aurrean, ezker abertzaleak ezezko borobila eman zuen. Apurketa horren ondorioz, gobernuak helburu bera zuen gerra estrategiari ekin zion, hots, ezker abertzalea ahuldu, gatazkari irtenbide faltsu bat eman ahal izateko. Horren aurrean, ezker abertzaleak apostu indepen
dista Madrilera eraman nahi zuen, ahalik eta sektore independentista zabalena bilduz eta aktibatuz..
Abstentzioren aldeko deialdia, salbuespen egoera horri eman beharreko erantzunari guztiz lotuta dagoela azaldu digu Patxik. Estrategia errepresibo horri herri gisa erantzun zaio, eta independentziaren aldeko sektore asko bildu eta aktibatu ziren. Behin indar horiek batuta zeudela, abstentzio aktiboaren aukera mahaian jarri zen, estatuari planto bat egiteko eta benetako marko demokratiko bat exijitzeko.
Hemen daukazue elkarrizketa osoa.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.






