Lantziego eta Aguraingo kanporaketak: finalerdietara bidean!
Finito! zurrunbiloaren 1. fasea bukatu da… baina ez du esan nahi eguraldi ona datorrenik berriz, eguzkiak egingo duenik diz-diz… Orain finalerdietara begira gaude eta!
Lantziegon izan genuen pasa den asteburuan lehenengo hitzordua, mahasti eta mahastiaren ondorio (hau da, ardo gozo) artean… Luis R upategia lepo bete zen (mila esker Lantziegoko ikastolari, egindako lanagatik!), zurrunbiloaren begi puntua harrapatzeko gogoz. Zer gertatu zen? Izarrako izar(loka)k egin zuela berea. Hona sailkapena:
1. Zigor Enbeita: 155 puntu
2 . Juan Mari Juaristi: 148,5
3. Felipe Zelaieta: 148,5
4. Andere Arriolabengoa: 146,5
5. Alberto Martinez “Beitto”: 139,5
6. Jagoba Apaolaza: 133,5
kariño, gehiago jakin nahi baduzu. segi irakurtzen…
Ostiraleko ardoaren lurrinak zuzen zuzenean eraman gintuen larunbatean Aguraingo Sarayola jatetxe elegantera. Igo, jeitsi, Bernedo, berriro igo, berriro jeitsi, mendialdea, eta porfin lautada! Patata, garia eta umore ona.
Eta zer gertatuko, eta enpatea! Hona puntuazioak:
1. Oihane Perea: 156 puntu
2. Ruben Sanchez: 156
3. Manex Agirre: 151
4. Rikardo Gonzalez de Durana: 148
5. Iker Agirre: 142,5
6. Beñat Goitia: 126,5
Hona, asteburuko zizka-mizkak (mmmm, nola gustatzen zaigun hitz hori):
ENTZUN:
Andere Arriolabengoa eta Juan Mari Juaristi, andretasunez:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Zigor Enbeitak Kubari, fideltasunez:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Oihane Perea eta Iker Agirre, nork jotzen du soinutxu hori:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Ruben Sanchez, esperantza baino berdeago:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Ba horixe. Honekin eta bizkotxo batekin, finalerdietarako pausoa eman du ABETX 08k. Hona datak, prestatu agendak!:
Martxoaren 9an 17:00etan, Ondategiko Zigoitia aretoan, Asier Otamendi, Oihane Perea, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Felipe Zelaieta eta Serapio Lopez.
Martxoaren 16an 17:00etan, Aramaioko kultur etxean, Zigor Enbeita, Ruben Sanchez, Juan Mari Juaristi, Rikardo Gonzalez de Durana, Andere Arriolabengoa eta Iker Agirre.
Eta badakizue, BERTXOKON saio guztien jarraipena, zuei gustatzen zaizuen moduan (gaizki samar)
SENTITU; GOZATU; ASTINDU!





