Independentziaren aldeko CD Bilduma
Azkenengo saioetan, Gazte Topagunerako espresuki egin diren kantuak garrantzi handia izan dute topagunerako. Gogoratzearren, Oiartzunen ospatutako lehenengo topagunerako abestia Alaitz eta Maiderrek osatu zuten, haien ondoren, Xabi Solanok, Berri Txarrak, Fermin Muguruzak eta Kuraiak aportatu dituzte abestiak, hurrenez hurren.
Aurten, Nafarroako Sakanatik datorren Hesian talde gazteari egotzi zaio abestia osatzearen lana, “Zeru Gorriko Egunak” kantaren bitartez.
Abestia, Topagunerako aterako den Independentziaren Aldeko CD bilduman agertuko da, beste musikherriako talderen 17 kanturekin batera, horien artean, Txurrustada, Feos Pero Majos, Skatu, Aketza edo Xopapo taldeak agertzen direlarik, besteak beste.





