Aste berezi honetan Royal Canal izan dugu 3k-n
Ezin esan oso aste normala izan denik, onerako eta txarrerako, kontu asko izan baititugu irratsaioaz aparte. Batetik, Musika Kale-kantoietan-eko kontzertuak: Eskerrik asko Petti eta M.A.K-i!; Bestetik, Sagarroirena: Pena izan da, baina badakigu non bizi garen eta halakoxeak gertatu egiten dira; baina, izango da aukera! izango duzue gure berri!
Hala ere programa betiko moduan egin dugu, eta elkarrizketatuak ere izan ditugu. Igandean Hala Bedi tabernan izango direla-eta Royal Canal-eko Iñigo Cabezafuegori egin diogu elkarrizketa. Ezaguna da Iruñear hau Atom Rhumba, Mermaid, Basque Country Pharaons eta beste hainbat taldetan ibili izanagatik, baina oraingoan bere proiekturik lasaienari buruz egin diogu elkarrizketa, eta elegantea izan da.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Eta gogoratu: Hala Bedi tabernan, igandean, hilak 17, 8etan





