Aste honetan Musika kale-kantoietan
Etorri da aurten ere otsaila eta iaz bezala Gasteizko IKArekin batera kontzertu batzuk antolatu ditugu. Kontzertu hauek antolatzen ditugun 2. aldia da eta 3kortxeok gogoa genuen aurten ere IKArekin elkarlanean aritzeko.
Gurea euskaraz egindako programa bat izaki, Euskarak aurrera egin dezan lan egiten dutenekin elkarlanean aritzea beharrezkoa iruditzen zaigu, eta zer hobea elkarrekin Euskaraz egindako musika bultzatzea baino!
Oraingo honetan kontzertuak antolatu ditugu, baina ez pentsa honek eguneroko lan gutxiago egitera eramango gaituenik. Euskaraz egindako musika bultzatzea, egunero egin beharreko lana da, eta 3kortxean orain arte bezala jarraituko dugu horretan.
Ekarri ditugun musika taldeek ez dute aurkezpenik behar, baina nahi izatera, hemen dituzue beraiekin egindako elkarrizketak: Petti, M.A.K, Sagarroi
Eta hemen duzue kontzertuetako kartela:






otsaila 9th, 2008 at 5:24 pm
[...] Eta gogoan izan aste honetan musika kale-kantoietan duzuela. [...]