Igo Bolumenan Nunnery
Aurreko ostegunean Nunnery Terrassako taldea elkarrizketatu genuen Igo Bolumena saioan. “Friends at work” lanarekin ezagutu
genuen Nunnery, sarritan enztun izan dugu diska, eta orain hilabete bat haien bigarren erreferentzia heldu zitzaigun, “Wall of clouds” izena duen lana, oso kritika eta harreman ona izaten ari den diska, bai estatu osoko hedabideetan baita publikoaren artean ere. Saioan diska honi ere errepaso galanta eman ostean, pentsatu genuen bazela garaia hauek Hala Bediko uhinetan izateko, eta hementxe emaitza, Makuto, Dani eta Mariorekin izandako solasaldi interesgarria eta haien azken diskako sarrera eta lehenego kanta, “Hanged Divinity ride”. Ea laister Gasteiztik pasatzen diren eta horrela ikusi ahal izango dugu ea haien zuzenekoak diskak bezain indartsuak diren.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
igobolumena@halabedi.org





