Sustrai komun artean Gasteiz eta Iruñea
Arabarron eta Nafarroa Garaiaren artean eta bi probintziotako antzekotasunak edo kidetasunak aztertu ditu Eugenio Arraizak, ohiko kolaborazioen tartean Oreka-Desorekan irratsaioan.
Gasteiz eta Iruñeak, Nafarroako Erreinuaren barnean zirenetik gaur egunerako ibilbidean, antzeko garapen eta bizipenak izan dituzte. Hiri antolaketan ezeze, zabalgunea, arkitektura, elizak, gazteluak…garatu dituzte eta antzeko gertakariak bizi izan genituen. Honen lekuko Arabarren aztarnen booma azken hamarkada honetan, (Katedrala, Iruña Beleia…). Gasteizko harresiak gainera, Antso III.aren garaikoak dira 1004tik 1035 arteko garaietakoak non euskaldunok bilduta izan ginen aginaldirik gorenean.

Bestalde, Euskarari dagokionean, bai Iruñea eta Gasteiz bi poli gisa agertzen dira, beste euskalkien gainean. Nafarroan kokatzen baditugu Leizarragaren biblia, Axularren Gero eta Gasteizen, Araban, Jaun Perez de Lazarragak mendebaldeko euskalkian idatzitako testua.
Baina, nola ikusi gaituzte, eta nola bizi izan dugu azken mendeak Arabarrok eta Nafarroa Garaiko herritarrok? Bai gerra zibilean bai trantsizioan, errepresioa bizi bizi erabili zuten agintariek (Martxoak 3ko gertakariak, Montejurrako gertakariak, 1978ko San Ferminetakoak…); konturatu zirelako, lau probintziok, bere euskal sustrai komunen bila ari zirela eta deternimazio osoa zutela benetako erro hauek defendatzeko.
ENTZUN:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.






urria 16th, 2008 at 5:03 pm
[...] 1512-2012 [500urte okupaturik eta 500urte erresistentzian] Nafarroa Bizirik! plataformak manifestazioa deitu du hilaren 28rako Iruñeako kaleetan zehar ( 1 , 2 , 3 , 4 , 5 ).Kataluniar Herrialdeen (Països Catalans) okupazio espaniarrak 300urte bete zituenean bezela, Nafar Herrialdeen okupazio espainiarraren 500urte bete behar direnez, makina bat ekimen ari dira aurrera eramaten Euskal Herriko herri eta auzo askotan.Herrialde Nafarren burujabetza eskatzeaz gain, 500urteetako erresistentzia eta duintasunarengatik borrokatu diren gudari guztiak gogoan izango dira. Honen arira, Noaingo Guda gogoratuko duen martxa izango dugu igandean Iruñean (Ekainak 29an).Napartzale guztiok Iruñeara! Zapatuan manifa eta igandean Noainera martxaGoierritarrak ere, Tolosaldekoekin batera, omenaldia egin zioten napar gudariei:Gaur egun Goierriko jendarteak ez badaki ere, Txindoki ondoan dagoen mendixka honetan Gaztelu bat egon zen. Noaingo Guda eta gero, naparren matxinadak ekiditeko, zegoen gaztelua suntsitu zuten (Nafarroa Osoan zeuden gaztelu guztiak bezela). Ez dugu ahaztu behar Auza Gazteluan (Zaldibian) zegoen gaztelu hau defendatzen napar askok utzi zutela bizitza.Lehengo urtean hasi zen ekimen hau, aurten ere gorpuzten joan da. Ikustea besterik ez dago, zenbat jende bildu zen gailurrean:Naparroa bizirik! (Auza Gazteluko martxa, 2008-05-18)Informazio gehiago: 1 / 2 .Lotura interesgarriak:- Amaiur 1982-2007- Euskal Herriko gazteluak Iñaki Sagredorekin- Navarra Castillos que defendieron el Reino- Sustrai komun artean Gasteiz eta Iruñea [...]