3.250 euro balio du metro karratuak. Noizko etxebizitza eskubidea?
Azken urteetan, etxebizitzaren arazoa denon buruan dago. Berau salatzeko sortutako ekimenak ugariak izan dira, eta horien artean, pasa den astean Gazte Asanbladen Koordinadorak herri ezberdinetan deitutako mobilizazio ezberdinak aurkitzen ditugu. Aurten, Segi gazte erakundea lanean dabil ere zentzu honetan, eta pasa den hilean, Gazte Taupadak irratsaiora Iker etorri zitzaigun haiek burututako kanpainari buruz hitzegitera..
Ikerrek, etxebizitza eskubidearen urraketa kapitalismoaren logikaren baitan kokatu zigun. Finean, Estatuak bermatu beharko lituzken eskubideen pribatizazioaren bidean gaudenean, etekin ahalik eta haundiena atera ahal izateko. Horren ondorioak argiak dira, izan ere, gure bizimodua bizi osorako erabat baldintzatzen dute, hipoteka batean sartzera behartuz edo alokairu prezio eskuraezinak bultzatuz. Eta hori ere, Ikerrek aipatu duenez, bakarrik gazteen %21ak egin dezake, beste guztiak gurasoen etxean jarraitzera behartuak ikusten direlarik.
Gogor kritikatu du Ikerrek instituzioetatik sortutako proposamenak, zozketen sistema batez ere. Sistema gazteon beharretatik urruntzen da, eta ez da konponbide erreal bat. Arazo hau gero eta larriagoa izatearen errua instituzioei bota dio, baina argi utzi digu, banketxeak (ezartzen dizkiguten hipotekeen baldintza jazanezinekin, konstruktorak eta inmobiliariak ere, arazo honen erantzuleak direla. Haientzat ere,izugarrizko etekinak ematen dizkien negozioa delako, gazteok kale gorrian bizitzera kondenatuz. Segiren alternatiba, etxebizitza parke publiko baten aldekoa da, zeinaren, kudeaketa herritarren esku egongo litzateke. Modu honetan, etxebizitza berri, zahar eta hutsen kudeaketa egingo litzateke, beti ere pertsonen beharraren arabera, eta ez merkatuaren eskaintzaren arabera.
Elkarrizketa osoa hemen daukazue entzungai, arazoa oso argi irudikatzen duten datuak bota dizkigularik.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.





