Young Talent Show Hala Bedi Tabernan
Igande honetan, hilak 13, Hala Bedi Tabernan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera Young Talent Show gernikarrak izango ditugu. Batek baino gehiagok galdetuko dio bere buruari nortzuk diren hauek; azaltze aldera, Audience taldeko hiru partaidek (Gaizka, Hannot eta Ager) duten beste proiektua dela esan dezakegu, folk rocka jorratzen dute, pare bat demo dituzte argitaratuak eta taula gainean Howe Gelb edo Ben Weaver bezalako musikariekin aritu dira. Kontzertu gomendagarria benetan igande arratsaldeaz gozatzeko.
Taldeari buruz gehiago jakiteko: www.myspace.com/youngtalentshow
Edo bestela entzun Gaizka eta Hannot-i bere garaian egin genien elkarrizketa eta zuzenean estudioan jo zituzten kantak.
Entzun:





