Unai Gonzalez “Txino”ren amaginarreba dispertsioak hil egin du
Gaur abuztuaren 25,arratsaldean, Unai Gonzalez “Txino” preso gasteiztarraren amaginarreba hil egin da, dispertsioaren beste biktima bat. Senideek istripu larria izan zuten larunbatean Teruelgo espetxera bisitan zihoazela, horren ondorioz, Unairen emaztea eta amaginarreba gasteizko Txagorritxuko ospitalean ingresatu zituzten. Amaginarrebaren egoera larrian zen eta gaur tamalez bere heriotzaren berri izan dugu.
Unai askotan egon da Hala Bedi Irratian elkarrizketatu moduan, gasteizko mugimendu popularraren kide gisa. Hemendik gure doluminik handiena berari eta bere familiari.
Gaur 20:00retan protesta moduan Arka plazan kontzentrazioa deituta dago, eguerdian ere kontzentrazioa zegoen deituta korreos plazan.





