3kortxean Kokein pixka bat
Eibarko taldeaz ari gara, bai, aste honetan elkarrizketa beraiei egin baitiegu. Mundu margotu berri bat aurkeztu digu Lete bateriajoleak eta margotu berria izaki, ez dagoela kontzertuetan jotzerik esan digu. Badute horretarako arrazoia, ordea: Zaloa, taldeko kantaria, ama izan da orain gutxi eta tartetxo bat hartuko dute diskoa aurkezten hasi aurretik.
Honetaz gain, aldaketaz josia dator euren lan berria, baina horren guztiaren berri izateko entzun 3kortxea ostiraletan 19:00tik 21:00era eta larunbatetan 14:00tik 16:00ra. Eta ez baduzu horretarako aukerarik, hemen elkarrizketa:
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.





