“ANBIENTEA? ZER DA ANBIENTEA? HAU BAI…”
Horrelako zerbait komentatuko zuen abenduaren 1ean Gasteizko Errexala elkartera hurbildu zenak… leporaino, kolegis, leporaino! Inguru hauetan ez dugu jendea aulkirik gabe gelditu delako lurrean eserita bertso saio bati begira askotan ikusten… kebien kebien!
Bada, horixe: Arabako bertso munduko kide fin eta jatorrek prestatutako afari ederraren ondoren hasi zen 2007ko BERTXOKO SARIKETAREN FINAL HANDIA. Eta handia izan zela, ez dago batere dudarik…
Zer esan agurrei buruz? Fermin Muguruzaren doinuak, Navajita Plateárenak, Nino Bravorenak… sariketa osoan zehar erabilitako tonu berarekin (umore-katxondeo-bertso inpuroen zaletasuna) ekin zioten saioari Itsaso Paya, Eneritz Artetxe, Jokin Labayen, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre eta Maindi Murua bertsolariek. Sariketako ezaugarri azpimarragarrienetako bat hau zela eta (agurren berezitasuna) antolakuntzak publikoaren sari berezi batekin agurrik onena saritzea erabaki zuen gainera. Proba bat gehiago…
Saioa bizi (agian gorabeheratsu, mendi errusoan bezala), kartzelarako bideraino. Kartzelako menua? “Xalbadorren heriotzean” doinuan AMORRUAri kantatzea… denetik entzun genuen, ez baitzen erraza asmatzea…Bertxokon erronkak maite ditugu, nahiz eta batzuetan bronkak merezi!
Ondoren, eta kanporaketetatik bereizteko, bertsolariek gai jartzaile talde makiabelikoaren ariketa sorpresari aurre egin behar izan zioten. Zein zen? Liburu bat bakoitzari esku artean jarri, eta horri kantatzea… Egia esan, nahiko ondo atera zen orokorrean. Zorionak Arabako issue-put taldeari, eta besarkada handi bat Aitzoliusi (aurkezle guapoenari)!
Gero, bada horixe, trikitixa, agurrak… eta sententziaren ordua:
TAN TATATAN TATATATATAN
2007ko BERTXOKO SARIKETAren kanpeoi nagusi: JOKIN LABAYEN! Zorionak tio, earki habil!
Eta publikoaren sari berezia agurrik onenari: MANEX AGIRRE! Zorionak!
Eta hau izan da dena… lasai klausurako testua prestatzen ari gara eta… aguuuuuuur
Hemen daukazue txapeldunaren agurra entzungai.
ENTZUN:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Argazkiak eta bertsoak entzuteko badakizue bertxoko.halabedi.org.





