Baiona Festibala: Aniztasun eta nahasketa
Baiona Festibala, hiriburuko auzo bateko esperientzia dugu. Kolaborazioaren tartean, Goizeder Tabernak Oreka-Desorekan irratsaioan (asteartero 23:00-00:00) Baionan diren hizkuntzak eta kulturak biltezko saiakeraren berri eman digu. Bainonako auzo honetan, Euskara ez eze badira hizkuntz gutxitu gehiago eta askotan
indioen antzean erreserbara jotzeko dugun joera horre inguruan hausnartzean ateratako ideia bat da Baiona Festibala.
Auzo honetan galdeketatxo bat egin zen 10 ikastetxetan, 485 ikasleri eta etxean erabiltzen zuten eta era berean entzuten zuten hizkuntzaren gaineko azterketa bat egin asmoz. Jasotako datuen arabera, badirudi ikasle zaharragoei transmizioa bermatu zaiela. Euskararen erabilpenean, ikasleek beraien aurreko belaunaldiek baino gehiago darabilte.
Euskaraz gain baina, Baionako auzko honetan 35 hizkuntza nabarmentzen dira: Frantseza, Euskara, Portugesa, Arabea, Okzitandarra, Bereberea, Kosoboarra…
ENTZUN:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.




