Euskal Herriko gazteluak Iñaki Sagredorekin
Aste honetan Zaharrak Berri irratsaioan Iñaki Sagredo historialaria izan genuen. 1997 urtetik Euskal Herriko gazteluak ikertzen egon da iturri dokumentalak eta arkeologikoak erabiliz. Gazteluak ikertzen Euskal Herriko historiaz gehiago jakiteko aukera izan du.
Castillos que defendieron el Reino. Tomo III. liburua argitaratu berri dago eta berarekin horretaz hitz egin genuen. Liburu honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazteluak dira protagonista. Gaztelu hauek Nafarroako erregeek eraiki zituzten Gaztelako erreinuaren eraso militarrei aurre egiteko. Gaztelu txikiak ziren gehienak, leku estrategikoetan kokatuak.
Gaur egun oso gaizki zainduak daude gaztelu gehienak, eta ikerketa arkeologikoak oso gutxi egin dira. Autorearen arabera ikerketa arkeologiko eta dokumentalek gero eta argiago adierazten dute Nafarroako erreinua ez zela Gaztelara era baketsu baten “anexionatu”. Gaztelu horietan borrokak egon ziren, erreinuaren subiranotasuna defendatzeko. Aipagarria Gasteizek 9 hilabeteko setioa jasan zuela Gaztelarren aurrean. Amaiurren egiten ari diren lan arkeologikoetan borroka aztarnak ageri dira, “kainoi bolak harresian sarturik ere agertzen dira” esan zigun Iñaki Sagredok.
Iñaki Sagredok irudi ugari sartu ditu liburuan, autoreak berak egindakoak. Gazteluen itxura iruditatuko luketen eskuz eginiko margoak eta egazkinez egindako argazkiak ikusteko aukera dago.





Urria 16th, 2008 at 4:59 pm
[...] 1512-2012 [500urte okupaturik eta 500urte erresistentzian] Nafarroa Bizirik! plataformak manifestazioa deitu du hilaren 28rako Iruñeako kaleetan zehar ( 1 , 2 , 3 , 4 , 5 ).Kataluniar Herrialdeen (Països Catalans) okupazio espaniarrak 300urte bete zituenean bezela, Nafar Herrialdeen okupazio espainiarraren 500urte bete behar direnez, makina bat ekimen ari dira aurrera eramaten Euskal Herriko herri eta auzo askotan.Herrialde Nafarren burujabetza eskatzeaz gain, 500urteetako erresistentzia eta duintasunarengatik borrokatu diren gudari guztiak gogoan izango dira. Honen arira, Noaingo Guda gogoratuko duen martxa izango dugu igandean Iruñean (Ekainak 29an).Napartzale guztiok Iruñeara! Zapatuan manifa eta igandean Noainera martxaGoierritarrak ere, Tolosaldekoekin batera, omenaldia egin zioten napar gudariei:Gaur egun Goierriko jendarteak ez badaki ere, Txindoki ondoan dagoen mendixka honetan Gaztelu bat egon zen. Noaingo Guda eta gero, naparren matxinadak ekiditeko, zegoen gaztelua suntsitu zuten (Nafarroa Osoan zeuden gaztelu guztiak bezela). Ez dugu ahaztu behar Auza Gazteluan (Zaldibian) zegoen gaztelu hau defendatzen napar askok utzi zutela bizitza.Lehengo urtean hasi zen ekimen hau, aurten ere gorpuzten joan da. Ikustea besterik ez dago, zenbat jende bildu zen gailurrean:Naparroa bizirik! (Auza Gazteluko martxa, 2008-05-18)Informazio gehiago: 1 / 2 .Lotura interesgarriak:- Amaiur 1982-2007- Euskal Herriko gazteluak Iñaki Sagredorekin [...]