Ruido de Rabia Igo Bolumenan
Eguerdion zarataren maitaleak!
Aurrekoan esaten genizuen duela egun batzuk argitaratutako mezuarekin editorea pozik edukiko genuela denboralditxo baterako, baina beno, sorpresa bat emango diogu, atzo Ruido de Rabia-ko Santi eduki genuelako telefonoan, eta hementxe daukazue emaitza.
Gustora aritu ginen Santirekin taldearen ibilbideari buruz, eta duela gutxi Musica Autonoma-k argitaratutako bildumaren inguruko xehetasun guztiak kontatu zizkigun, gure musikaren historia zatitxo bat den taldearen diskografia osoa eta hainbat zuzeneko biltzen dituen lan txukuna. Hortxe Santirekin izandako solasaldia.
Entzun:





