Berriro ere Errioxa, Trebiñu ta mendialdean, 107.7
Badakigu faltan botatzen gintuzuela. Asko etorri zaizkigu azkenaldian
Errioxa, Trebiñu eta mendialdetik emisioarekin zer gertatzen ote zen galdezka. Izan ere, zuotako askok jakingo ez duzuen arren hilabete batzuk izan gara eskualde hauetara FM bidez iritsi gabe.
Bada, azkenik, konpontzen hasiak gara orain arteko arazoak eta, dagoeneko eta berriz ere, 107.7an Hala Bedi irratia topatuko duzue. Hurrengo pausua, zuok eta gu elkarrengandik gero eta gertuago izatea.
Eskerrik asko pazientziagatik, eskerrik asko lagundu diguzuen guztioi eta gora gutarrak!





