IGO BOLUMENA: PREST?
Arratsaldeon doinu gogorren zale guztie!!
Beno, kostatu zaigu ikasturte hasiera honetan erritmoa hartzea baina jada Igo Bolumenako kideok hementxe gaude, bai uhinetan baita sareen sarean ere. Espero dugu honekin gure bitakora honetako editorea pozik egotea beste hil pare baterako, ez, editore jauna?
Beno, bromak alde batera utzita bagoaz kontatu beharreko guztiarekin. Jada martxa hartu dugu, kostata baina lortu dugu eta ohiko eta berriko atal, elkarrizketa eta
kolaboraziekin hasi gara saioan. Alde batetik, duela bi aste Kanda, Neubat eta Vicepresidentes taldeetako kidea (eta bere momentuan etxe honetako Metalgunea saioaren kidea) izan genuen estudioan, baina ez bere proiektuei buruz hitz egiteko, baizik eta muturreko musikaren inguruko kolaborazio bat egiteko; death-metala eta grindcorea egiten duten taldeak entzuteko aukera eduki genuen, haien artean Obituary, Criptosy, Pirexia, Skinless, Looking for an Answer eta Nasghul. Benetan interesgarria Kandarekin egindako kolaborazioa, ea laister errepikatzeko aukera daukagun.
Baina hemen ez dira amaitzen eman beharreko berriak; aste honetan Ruido de Rabia talde
gipuzkoarrari buruz hitz egingo dugu, eta horretarako Santirekin kontaktatuko dugu, garai
desberdinetan taldeko baxu eta gitarjolea izan zena. Ruido de Rabia taldearen ibilbidea 1985 urtetik 1994-ra arte joan zen, eta bide horretan split, ep eta lp batzuk utzi zizkiguten. Hauek guztiak, Musica Autonoma-k batu eta argitaratu ditu, “Eros versus Thanatos” izena duen bilduma batean(hauxe da taldearen lehenengo lanaren izena, Burgoseko Ultimo Gobierno taldearekin batera ateratako split bat). Bilduma honetan cd eta dvd bina topatuko dituzue, material pila batekin, eta honen inguruan mintzatuko gara Santirekin, baita talde honen ibilbideari buruz ere. Eta behin pilak jarrita, hurrengo astean gure kolaboratzaile berriaren lehenengo agerraldia izango dugu, Alberto, goian aipatzen genuen Musica Autonoma disketxe eta banatzailearen arduraduna. Baina honen inguruko berri gehiago datorren astean emango dizuegu.
Eta amaitzeko gogorarazi nahi dizuegu helbide elektroniko bat daukagula, igobolumena@halabedi.org, eta horra idatz diezaigukezuela nahi duzuena kontatzeko; kontzertu baten kronika, ezagutu duzuen talde baten berri emateko, zein ondo edo zein gaizki egiten dugun esateko… Badakizuelako etxe hau guztiona dela eta denok daukagula ahotsa, guretik ere hori transmititu nahi dugu, beraz… ANIMATU!!!
Badakizue, ostegunetan 19:00-etatik 20:00-etara eta astelehenetan gaueko 2:oo-etatik 3:00-retara … IGO BOLUMENA!!!






