Titanomakia Zaharrak Berri historia irratsaioan
Aste honetan Zaharrak Berri irratsaioan greziar mitologiaz hitz egin zigun Hugok. Hilabetean behin mundu zabaleko mitologia aukeratu eta bertako mito bat kontatzen ditu. Azken irratsaioan Kronos jainko eta Zeus bere semearen arteko borroka izan genuen aipagai.
Kronos jainkoa Titanen garaiko burua zen, eta Rea zen bere emaztea. Prozefia baten arabera Kronos bere semeetako batek destronatuko zuen, eta Titanen garaia betirako bukatuko zen. Hori ekiditeko Kronosek Rearekin zituen seme alabak jaten zituen jaio orduko. Kronok Demeter, Hera, Hades eta Hestia janak zituenean Reak hurrengo semeak babestea pentsatu zuen. Poseidonen ordez zaldi bat jan zuen eta Zeusen ordez haur-oihaletan bilduriko harria.
Reak Zeus Kreta uhartean eskutatu zuen, Ida mendian. Haurra zaintzeko Gea (Kronosen emaztea), Amaltea hauntza, Adamantea eta Cinosura ninfak eta Melisa egon ziren.
Zeus handitu zenean pozoin bat prestatu zuen eta Gearen bitartez Kronosek edan zuen. Honek oka egin eta jandako anai arrebak bota zituen oso osorik. Honela hasi zen Titanen eta jainko Olinpikoen (Zeus eta bere anai arrebak) arteko borroka, Gerra Titanikoa ere deitua.
Zeus-ek giltzapean zeuden Hecatonquiroak (ehun besoko erraldoiak) eta Ziklopeak (begi bakarreko erraldoiak) askatu zituen Kronosen aurka egiteko. Azkenean jainko olinpiarrek irabazi zuten guda, Titan-ak lur azpira kondenatuz. Titanen garaiaren bukaera izan zen, Titanen erorketa.
Mito osoa ezagutu, ENTZUN:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.





