GARI, Esperantza kondenatua
Gariren bostgarren diskoa kalean da jada, ‘Esperantzara kondenatua’. 11 abestiz osatutako bilduma honekin aurrekoetan baino rockeroago datorkigu Gari. Gariren ahotsa, gozoa eta erregistro berriz betea. Kantuen hitzak, berriz, José Luis Padrónek, Jon Benitok, Jon Maiak eta Roberto Mosok osatu dituzte, kantariarekin izandako solasaldi luzeen atzetik sortuak. Ezin esan ‘Esperantzara kondenatua’ disko tristea denik, ezta nostalgikoa ere. Aitzitik, baikortasun moduko bat kutsatzen digu, eta hor aurkitzen du Garik bizitzaren abentura konplexuaz hitz egiteko arrazoia, eta esperantzaz mintzo zaigu, bidean aurrera egiten luze laguntzen gaituen esperantzaz. Diskoaren azalak ere bide horretan barrena eramaten gaitu, Alberto García-Alix (Espainiako Fotografia saria, 1999) artista ezagunak egina da.
Asteburua kontzertuz kontzertu ibili ondoren, astelehenean ZEBRABIDERA gonbidatu genuen Gari, atseden hartu bitartean gurekin tertulian aritzera. Diskoaz galdetzeaz gainera, hainbat kuriositateren inguruan ere aritu ginen. Entzule batek txataren bitartez hala eskatuta, disko honetarako betaurrekoak zergatik kendu dituen galdetu genion, besteak beste.
ERANTZUNA JAKIN NAHI? BA… KLIKATU HEMEN!
ENTZUN:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.




