Muted-en 2.diska, Sena
Urte oso bat kontzertuak eskeintzen egon ondoren, 2006ko azaroan lan berrirako abestiak sortzen hasi ziren. Taldeak alde melodikoa sendotzeko, 2. abeslari bat nahi zuela erabaki zuen eta ondorioz, Muted-en 7. taldekidea sartu zuten.
Diskako materiala pixkanaka-pixkanaka prestatzen joan ziren, sufritzen, baina aldi berean gozatzen. ‘Sena’ izeneko lan berri honetan Muted-ek hartu zuen ekoizpen lanaren ardura. Soinua mantenduz, ‘Sarean’ falta zen haserrea ‘Sena’ diskan somatzen da. Lan honetan garrasiak, melodiak, riff potenteak eta garapen elektronikoak aurki ditzakegu, baita amorrua ere, gure inguruan gertatzen diren ezbeharrek sortua.
Santos Records (Ondarrua) estudioan grabaketa 2007ko ekainean hasi zen Mikel Santos teknikariarekin, nahasketa eta masterizazioa. Oraingo honetan material guztia estudioan bertan grabatu zen eta lana Irailean amaitu ondoren, Urria hasieran kaleratua izan zen Baga-biga_ren eskutik.
Abesti guztiak Muted-en semeak dira, eta ‘Sena’ diska honetan 11 jaioberri aurkezten ditu harrotasunez: Replika, Hutsarte, Lortuezina, Salam, Noraezean, Azken hitzak, Sena, Nortasun adierazpena, Bakardade nahasia, Bizi eta Salmo. Muted-ko mutilak zuzen ikusgarri batean defendatzen dute euren semeak (kantak) eta ahozabalik uzten dute hurbiltzen denari.
Lan berri hau aurkezteko, Hala Bedi irratiko estudioetan izan genituen “zebra” artean.
ENTZUN:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.





