Azaroaren 17an, Ikasle Eguna ospatuko da Usurbilen
Azaroaren 17an ospatzen da urtero munduan zehar ikasleon nazioarteko eguna. Horren arira, Ikasle Abertzaleak(IA)-ek azken urteetan Ikasle Eguna antolatu du Euskal Herriko geografiatik, egun honi beste bultzada bat emateko asmoz. Aurten, ekimen hau askoz sinbolikoagoa izango da, aukeratutako eguna azaroak 17a izango delako. Larunbata honetan, “Ikasiz, irauliz, eraikiz… borrokak egingo gaitu” lemapean, Euskal Herriko txoko guztietako gazteak Usurbilera joateko deia luzatu dute IA-tik.
Egun honetan, nahiz eta jaia protagonista garrantzitsua izan, ikasle borrokak izango dira irizpide nagusiak. Bologna prozesua, eskubide demokratikoak edo politika feminista bezelako gaiak presente egongo dira aldarrikapenetarako egun honetan.
Aurtengo planteamendua ere ezberdina izango da. Egun berezia izango dela jakinda, apostu indartsu bat egiten da egunean zehar egingo diren Ikasle Topaketekin. Gai ezberdinak izango dira eztabaidagai goizeko 11etatik, eta bertso bazkari baten ostean denbora egongo da aisialdirako, kale-animazio edo jolasekin. Iluntzean, ekimen nagusiak izango ditugu, burutuko den manifestazioa eta ekitaldi politikoarekin. Bukatzeko, gauean kontzertu jaialdia izango dugu, Ojos de Brujo, Oliba Gorriak, Edan etabarrekin. Hemen daukazue egitarau osoa:
EGUNEZ: EUSKAL IKASLEON TOPAKETAK
11:00 Mahainguruak
13:30 Plenarioa
14:30 Bertso bazkaria
17:00 Hitzaldiak, jolasak, erakusketak…
19:30 Manifestazioa
20:30 Ekitaldia
GAUEZ: KONTZERTUAK
DELOREAN
LATZEN
OLIBA GORRIAK
OJOS DE BRUJO
EDAN
Berez, badakizue, ikasle ta ez ikasle garen guztiok, larunbata honetan zita bat daukagula Usurbilen “ikasiz, irauliz, eraikiz… borrokak egingo gaitu” leloa gauzatzeko. Animatu zaitezte!




