Borrokan Parral Tabernan 3Kortxeak antolatuta
3Kortxeak 10 urte betetzen ditu eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuko ditu kurtso honetan zehar. Lehenengoa gaur izango da, azaroak 13 asteartea, 20:30etatik aurrera Parral Tabernan(San Frantzisko Kantoia, 4) Borrokan talde Beratarrak emango duen kontzertuarekin.

Bost urte luzez itxaron ondoren, gaur zuzenean aurkeztuko digute beraien lan berria Hitzez ulertu ezin dena omendu nahi nuke, oraintxe!. Rocka modu berezi baten jorratzen duen talde honen zuzenekoa ezin duzue galdu!




