“Oroimen historikoaren legea” eztabaidagai Gazte Taupadak-en

Pasa den urriaren 31an, kongresu espainolean “oroimen historikoaren legea” onartu zuten. Haien iritziz, biktimen aitorpena eta pertsonak batzeko egin da. Astelehen honetan, Gazte Taupadak-en “Ahaztuak 1936-1977” plataformako Lander egon zen gurekin lege honi buruz hitzegiteko.
Landerrek “Ahaztuak”-en sorrera azaldu zigun. 2006an jaio zen, eta Euskal Herri mailan oroimen historikoaren aldeko plataforma moduan sortu zen. Haien aldarrikapen nagusia frankismoaren salaketa politikoa egitea zen, baina gaurkotasun tresna bezala,hau da, kontzientziazio demokratiko baten antzera, eta ez bakarrik iraganean gertatukoaren kondena moduan. Ahaztuak, Lau Haizetara Gogoan koordinadoran parte hartzen du ere, eta azaldu zuenez, antolakunde honek helburu berdinak ditu.
Legeari dagokionez, Landerrek esan zigunez, ERC eta PSOEren artean egindako paktoaren puntu bat zen. Baina PSOEk ez zuen inolako borondate politikorik duela 30 urte egindako “ley de punto final”arekin bukatzeko, eta salatu dutenez, lege berri honekin ez da lortu, eskatzen ziren egia eta justizia eskuratzerik. Horren ordez, frankismo garaian egindako krimenen bultzatzaileak, inpunitate osoz jarraituko dute, eta “kriminal” moduan izendatutako hainbeste borrokalari berdin jarraituko dute.
Bukatzeko, Ahaztuak-eko kideak, gaur egun oroimen historikoari buruzko eztabaida kalean egotea positibotzat jo du, jendearen aurrean frankismoa genozidio ideologiko baten moduan ikusarazteko, eta ez “cuentame” edo “marcelino pan y vino” filmek erakutsi nahi diguten moduan.
Hemen duzue elkarrizketa osoa entzungai:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.




