3kortxean, bat beharrean bi: Quimi Portet eta Borrokan.
Gabonak datozela ikusita guk ere eskaintza bereziak egiten hasteko asmoa izan dugu, eta aste honetan, elkarrizketa bakarra egin beharrean, bi egin ditugu: bi baten prezioan!
Lehen elkarrizketatua Herrialde Katalanetatik etorri zaigu. Ostiralean Gasteizen (Artiumen 21:30ean) izango dela aitzakiatzat hartuz, Quimi Portet-i egin diogu elkarrizketa. Berezia izan da gainera herrialde arteko astro honi egin diogun elkarrizketa: batetik, bera den bezalakoa delako; eta, bestetik, euskaraz zerbait badakiela aprobetxatuz, galderak euskaraz egin dizkiogulako. Beste zenbaitek ere horrelako jarrera izango balute…
Kontuak kontu, gustura ibili gara berarekin kontu-kontari. Zuek ere bere inguruan gozatu nahi baduzue, Euskal Herrian izango da asteburu honetan zehar: Ostiralean, esan bezala, Gasteizen izango da Artiumen 21:30ean; Larunbatean, Oñatiko Gaztelekuan joko du; eta Igandean, Donostiako kafe antzokian. Bestela, entzun berekin egindako hitzaspertua:
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Bigarrena, berriz, Borrokan Berako taldea izan da. Aspalditik gordeta geneukan elkarrizketa hau, egun honetarako gainera. Zer dela eta? bada, guk antolatuta Gasteizko Parral tabernan izango ditugulako. Kontzertua hilaren 13an, asteartea, 20:30ean izango da. Azaldu! Bitartean, entzun elkarrizketa:
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Gainera, ez da izango aurtengo kurtsorako 3kortxeok prestatuko dizuegun kontzertu bakarra. Parraleko lagunekin hitz eginda, hilean behin Kontzertu bat antolatzekotan gara jaunandereok! Badakizue, 10 urte betetzen ditugu, eta hau, kosta ala kosta, ospatu beharra dago. Beraz, heldu gogor barandilari!
Oharra: Post hau pasa den ostiralean argitaratu nahi genuen, baina web orriaren arazoak direla eta gaur argitaratu behar izan dugu. Barkatu!




