Kolaboratzaile gisa estreinatu da Eugenio Arraiza

Kolborazioen tartean Eugenio Arraiza (argazkian, eskuinaldean eserita) izango dugu hilean behineko maiztasunaz Oreka Desorekan irratsaioan Hala Bedi Irratian. Gaurkoan, Euskal Unibertsitatearen inguruan jardun du hainbat aspektu aztertuz. UEU Udako Euskal Unibertsitatearen bitartez Euskal Unibertsitatea lortze bidean lan egin du besteak beste eta Euskal Unibertsitatearen ezaugarriak azpimarratu ditu. Euskal Herrian zentro bat eratuko balitz, bertan munduko ezagutza landu, bildu eta aztertuko litzateke baina hori ez litzateke Euskal Unibertsitatea, Munduko Unibertsitatea Euskal Herrian baino. Hortaz, Euskal Unibertsitateak, munduko jakinduria guztia eskuratu nahirik hemengo kultur gaiak, historia,
ohiturak, geografia… bezalako gaiei bertakotasuna ematea beharrezkoa litzateke, ezen ez baitugu Euskal Herria egiten jakinduria guzti horri etekinik ez badugu ateratzen
guretzako. Herri bat bagara, eta herri hau kokatua badago lurralde batean bere gaiekin eta historiarekin, munduan inork ez du tratatuko gure ikuspuntutik; besteek herriak nola antolatzen dituzten aztertu daiteke baina guk gurea antolatu behar dugu. Unibertsitatea baita, herri batean jakinduria bildu eta berarentzat nola aprobetxatuko duen erabakiko duena. Gaiak lantzerako orduan argi agertzen ditu Eugeniok: eusko kultur gaiak landu behar lirateke eta hauek garatuko dituzten irakasleak ahalegin izugarria egin beharko lukete gure gaietara egokitzen (kanpoan formatuak, edo kanpoko ikuspegiaz formatuak direlako). Ikasleria berriz, nortasunaren lanketa garrantzitsuagoa bere herriaren beharrak betetzeko eta jarrera kriotikoaz jarduteko gai dena behar luke Euskal Unibertsitateak eta irensten duen hori eraldatzen ahalko duena. Asko falta bazaigu ere hausnarketa egiteko edo egiten jarraitzeko aitzakia badugu kolaborazio hau.
ENTZUN:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.




