Kashbad-en bideoa Gasteizko Gaztetxean 2007-10-26
Ia aste bat pasa da aurreko ostiralean ikaragarrizko kontzertua ikusi genuenetik. Mahatsondo eguna (Euskal Preso Politikoen eskubideen aldeko eguna) bukatzeko ezinhobeagorik ez, Kashbad-en kontzertua Gasteizko Gaztetxean.
Hala Beditik erronka berri bati heldu nahi genion, lehenengo aldia izango baitzen emisio bat(estudioetatik kanpo ) internetetik burutzen genuela, eta honi gehitu nahi genion bideo streaming-a. Lortutakoarekin pozik gaude ate berriak zabaltzen zaizkigulako, eta hurrengoko batean hobetuko dugulakoan gaude.
Eskerrak guztiei, egon ziur bide berriak jorratzen jarraituko dugula eta.
Hemen daukazue ikusgai Kashbad-en “Amalur” abestiaren bideoa.
[youtube]http://youtube.com/watch?v=vCibtpGhOYU[/youtube]




