Kaskagorri ta Gaztesarea: gazte mugimenduaren kriminalizazioaren hurrengo pausua.

Kaskagorri Bilboko gazte mugimenduaren konpartsa eta Gaztesarea, gazte mugimenduaren ataria, Audientzia Nazionalera deklaratzera deituak izan ziren pasa den astean. Leporatzen dieten delitua “enaltecimiento y justificación de los delitos de terrorismo y de humillación a las víctimas” da, pasa den Bilboko Aste Nagusian, urtero moduan egin zen kaska-errepresialatuei omenaldiagatik. Gaztesarea epaitzeko arrazoia, Kaskagorriren web orriaren serbitzaria izatea da. Urriaren 22an joan ziren bi kolektiboak Audientzia Nazionalera, ta uko egin zioten deklartzeari. Fiskalak, ez zuen zigor eskaririk egin, baina Guardia Zibilari eskatu zion bi erakunde hauek ikertzeko.
Asteartean, bi kolektiboek prentsaurreko bat eskaini zuten, non Kaskagorriko kideek haien konpartsaren ibilbidea gogoratu zuten, azken 18 urteetan zehar. Jai eta kulturaren aldeko konpromezua azpimarratu zuten, ta epaiketa honen helburua konpromezu horren aurka egitea dela salatu zuten. Gaztesaretik, argi utzi zuten gazteak gazteentzako tresna bat diren he he inean, lanean jarraitzeko beharra ikusten dutela, oztopo guztien gainetik.
Honen harira, Gazte Taupadak-en pasa den astean Zebrabideko kideek Kaskagorriko kide bati egindako elkarrizketa berreskuratu nahi izan dugu. Bertan gertatutakoa azaltzeaz gain azkenaldian herri mugimenduak epaitzeko erraztasunarekiko kezka agerian utzi dute.
Azkenik, Gazte Taupadak irratsaiotik, gazteok gazteontzako sortutako tresna komunikatiboa denez, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Kaskagorri zein Gaztesareari, eta bide batez eskerrak eman nahi dizkiegu gazte esparruan egindako funtzesko lanagatik, halaxe jarrai dezaten opa diegu eta hobeto ahal bada hobeto!
Animo gazteak, ta segi lanean!
Hemen daukazue prentsaurrekoa ta Zebrabideak eginiko elkarrizketa
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.




