Segi gazte erakundeak “Zuekin etorkizunik ez” kanpaina berria abiatu du
Udazkenaren hasierarekin batera, Segik kanpaina berria martxan jarri du, negoziazio prozesuaren hausturaren oihartzuna oraindik entzungai denean. Horren harira dator, hain zuzen, ekimen hau. Pasa den astelehenean Iker etorri zitzaigun Gazte Taupadak-era kanpaina honi buruz eta beste gauza batzuei buruz hitzegitera.
Lehenik eta behin, Ikerrek udako kanpainaren balorazio bat egin zigun. Kanpaina honek, “Bildu, erabaki eta independentzia irabazi” lelopean, erabakitze eskubidearen aldeko eta, azken finean, independentziaren aldeko gazte indar metaketa biltzea zuen helburu. Kanpaina honen bidez lortutako emaitzak oso positibotzat jotzen dira, agerian geratu delako gero eta jende gehiago (gazteak barne) erabakitzeko eskubidearen alde dagoela.
Ondoren, Ikerrek “Zuekin, etorkizunik ez” kanpaina berria azaldu zigun. Berak esan zuenez, berau, bake prozesuan alderdiek bereziki erakutsitako jarrerarekiko erantzun moduan plateatzen da. Esplikatu zigunez, denbora honetan argi geratu da PSOEk estatu espainolaren interesen alde lan egin duela, euskal herriaren nahia, ta euskal herritarroi ezetz borobil bat emanez. Errepresioaz erakutsi nahi izan du eta nahi du, euskaldunontzat irtenbide bakarra estatu espainolaren barnean menpean geratzea dela. PNVri bere aldetik, gatazka konpontzeko borondate falta leporatu dio Ikerrek, azken finean bakarrik bere interesen alde lan egin duelako.
Honekin jarraituz, Ibarretxeren proposamen berriari buruz galdetuta, Iker oso kritikoa agertu da. Bere ustez, PNVren estrategia ez da aldatu azken urteetan, eta beste behin ere, bere interesak, batez ere ekonomikoak zaintzea bilatzen du. Horren adibide garbiena, AHTren aldeko apustua da, Europa kapitalista eraikitzeko denok ordaindu behar izango dugun proiektu bat, eta gutxi batzuk izango direlarik etekin bat aterako dutenak.
Hemen entzun dezakezue elkarrizketa osoa
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Ta hemen daukazue kanpaina aurkezteko egindako bideo bat:
[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=xPLvkWGpMJs[/youtube]




