Goizeder Taberna, Kolaboratzaile berria
Goizeder Taberna Xirikako kazetako kazetaria da egun, Lapurtarra da izatez eta Pabeko Unibertsitatean historia ikasia gero Montpellierren kasetaritza ikasketak gauzatzeko.
Hala Bedi irratian Ipar Euskal Herriko berriak izango ditugu hilabetero eta urriaren 23an Gaztelumari literatura burtsari buruz hitz egin zigun. Gazteluma zer den azaltzeaz haratago, Ipar Euskal Herrian euskal literaturak bizi duen egoeraz hitz egin zigun.
Izan dira Axular eta Etxepare idazle klasikoak eta 70.hamarkada baino lehen, baserria eta plaza istoriak aipatzen ziren, egun gaurkotasunezko gaiak lantzen dira (sozialak, politikoak, edo Interneta bezalako elementuak kasu) eta Euskal Literatura hori ezaugarritzen da literatura unibertsal gisa. Aldaketa hau Euskal Herri mailan, Txilardegi eta Saizarbitoriaren (Leturiaren egunkari ezkutua eta Egunero hasten delako) sorkuntza lanekin izan zen 70.hamarkada bukaeran hain zuzen.
Ondoren Ipar Euskal Herrian kontzientzi hartze bat izan zen Euskararen erabilpena eta ezagutzaren jeitsiera, gazteak hiru probintzi hauetatik joan eta uzten ari zirelako edo eta kanpo jendea zetorrela bezalako faktoreen eraginez. Lekuko nortasuna eta kultura itotze bidean ziohan.
Harrobiaren galeraz jabetuaz aldaketa eman zen eta Itxaro Borda, Antton Luku, Mattin Irigoien, Mari Lux Legorburu, Maddi Pellot, Koldo Ameztoi, Aurelia Arkotxa, Agustin Zamora, Gorka Torre eta Itziar Madina gaur egungo literatur sorkuntzan eta aldaketaren mugimendu horretako parten bihurtu ziren; belaunaldi berria. Gaztelumaren edizio honetako gazteak belaunaldi honen segida dira beraz. Idazleak eta lilteratur sorkuntzarako, hedapenerako… tresnak martxan jarriak badira ere euskararen biziraupena arrisku larrian dago, ahoz gutxi erabiltzen delako (ez baita balditzarik horretarako) eta normalkuntzarako politika eraginkor eta iraunkor eskasia delako.
ENTZUN:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.





Otsaila 19th, 2008 at 5:46 pm
kaka bat daaaaaaaa
Otsaila 19th, 2008 at 5:48 pm
ez du ezertxo ere kurratu liburua!! y eso k niri irakurtzea gogoko dudan eta liburu gehienak me gustan
Otsaila 19th, 2008 at 5:50 pm
pato donald… fue a la feria… a comprar barra y media… barra y media… no había… pato donald… se reía
Otsaila 19th, 2008 at 5:53 pm
azken aldian irakurri dudan libro patetikoetan el más patetikoa da. aaaaaaaaaaaaa