Batasunaren Mahai Nazionalaren atxiloketa aztergai “Gazte Taupadak”en

Pasa den urriaren 3an, Seguran bilera bat burutu ostean, Batasunako Mahai Nazionala atxilotua izan zen. Handik gutxira, euskaldunontzat aski ezaguna den Garzon epaileak gehienak kartzelaratzea agindu zuen. Honen ondorioz, erantzun ezberdinak egon dira: alderdiek beste leku batera begiratzea erabaki duten bitartean kaleak erasoa salatzeko jendez gainezka egon dira. Aipatzekoa da ere nazioartetik jasotako elkartasuna, bai europatik, ta baita beste herrietatik ere. Duela egun batzuk, guzti honi buruz hitz egin genuen Unai-rekin Gazte Taupadak-en.
Berak adierazi zigunez, lehenengo balorazio azkar moduan, operazio hau, ta orokorrean, ezker abertzalearen kontrako ofentsiba, prozesuan edukitako jarreratik dator. Ezker abertzaleak argi zeukan ez zuela sinatuko gatazka honi konponbidea emango ez zion paktu bat. Prozesua akordiorik gabe bukatu zenez, orain PSOEren mendekua dator ezker abertzaleak izan zuen jarrerarengatik.
Eraso horien aurrean, Ezker Abertzaleak Marko Demokratikoaren aldeko proposamenarekin erantzungo du, Unaik esan duenez, gatazka konpontzeko minimo demokratikoak finkatzen direlako, lurraldetasuna eta erabakitze eskubideetan oinarrituta, ta egoera honi irtenbidea emateko aukera bakarra delako.
Ibarretxeren proposamen berriari buruz ere hitz egin dugu. Unaiek, Ibarretxeren proposamenak metodologiaz hitz egin arren, edukiera sakontzen ez duela uste du. Eta hauteskunde espainolen aurrean proposamen honek PNV PSOE-ren aurkako posizioan jartzen du, eta posizio honek PNV-ri boto gehiago ekarriko dizkiola aurrez argi dago.
Hemen daukazue elkarrizketa osoa
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.




