3kortxearen bigarren irratsaioa Saioarekin.
Aste honetan, udan deskubritutako pare bat konturen inguruan aritu gara.
Batetik, aurreko saioan aipatutako Moonpalace disketxearen inguruan. Beasain inguruan kokatutako disketxe honek katalogo zabala duela aprobetxatuz, berau ezagutzeko bideari ekin diogu; eta emango ditu fruituak ezagutze honek, emango dituenez.
Bestetik, eta batez ere, Saioa Legorretako kantariarekin aritu gara luze eta zabal hizketan. Bere Particular Land-az musikaz, kantuak egiteaz eta beste hainbat kontuz. Gainera, eskuzabal-eskuzabal, bertara gitarra eta guzti etorri zaigu eta pare bat kanta eskaini dizkigu zuzenean. Elegantea izan da!
Baina horretarako badakizue, entzun jarraian duzuen grabazioa edo 3kortxea asteroko ordutegi berean: ostiralero iluntzeko 7etatik 9etara, eta larunbatero eguerdiko 2etatik 4retara.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Bitartean, Ondo ibili.
hirukortxea@halabedi.org






Urtarrila 18th, 2008 at 8:00 pm
[...] gogoraraziko dizuegu, elkarrizketa zabala eta zuzeneko kanta pare bat ere entzun ahalko dituzue HEMEN klik eginez [...]