UDAZKENAREKIN BATERA 3KORTXEA UHINETARA
Oporraldia amaitu eta berriz ere lanean gara kortxeatarrak, disko berri pila besapean hartuta Hala Bedi irratiko uhinetan izango gaituzue hilak 21etik aurrera, ohiko ordutegian, ostiraletan 19tatik 21tara eta larunbatetan 14tatik 16etara.
Beti bezala musika nobedadeak, kontzertuen agenda eta elkarrizketa eta kolaborazioak izango ditugu ardatz. Kurtso berezia izango dugu hau ordea, irratsaioak 10 urte betetzen baititu eta ekitaldi mordoska bat prestatzeko asmoa baitugu.
Beraz ez ahaztu, ostiral honetatik aurrera kantuak eta kontuak 3kortxean.






iraila 18th, 2007 at 11:03 am
Hobeto da izenburuak minuskulaz jartzea maiusku7laz ohikua ari zarela esan nahi duelako eta, fijatzen bazarete egunkarietan titularrak ez daude inoiz maiuskulaz, minuskulaz baizik.
iraila 20th, 2007 at 3:44 pm
Arrazoi izango du editoreak, baina zuen programak oihuka agurtu behar gaitu entzuleok. Bazen garaia 3kortxea entzuteko, oporrak merezita hartu badituzue ere. Animo, eta ea iazkoa adinako irratsaioa egiten duzuen!
Praha-tik, Jurgen.