2007ko joaldun festa Gasteizen
Urtero legez Euskal Herri osoko joaldunek zintzarriei batera eragiteko zita izango dute. Oraingo honetan Gasteizen izango da hitzordua, hilaren 15ean. Joareen hotsen bidez ispiritu txarrak uxatzeaz gain egun osoko egitaraua prestatu dute oraingo honetan Judimendiko zanpantzarrek. Honekin batera doakizue aurtengo joaldun festan egingo dituzten ekitaldi mordo batez osatutako egitaraua.
EGITARAUA:
13:00- aurkezpen ekitaldia eta dantzariak Sefarad plazan.
14:00- txistularien kalejira auzoan zehar
17:00- haurrentzako txalaparta tailerra Judimendi parkean. Euskal herri osoko joaldun taldeei ongi etorria.
18:00-20:00- joaldunen kalejira. Sefarad-Aiotz-Sefarad Plaza. Trikitilariak.
20:30- Harresian Zulo perkusio taldea Trebiñu plazan.
21:45- Joaldunentzako herri afaria Orbela jatetxean.
23:30- kantaldia Sefarad plazan: GOZATEGI ANAIAK





