Urtearen errepasoa 3kortxean
Iepala! Ez pentsa kortxeok oporrak hartu ditugunik, gero! Asteroko saioa egiteko komeriak baditugu ere hortxe jarraitzen dugu, fidel, asteroko zita betez.
Azken 2 asteotan ordea (pasa denean eta datorrenean) urteko errepasoa egingo dugu, abuztuan jai hartu aurretik. Urtean zehar egindako elkarrizketak gogoratuko ditugu, astero bezala agendari errepaso bat eman bitartean. Segi beraz halabelarri izaten ostiraletan 7etatik 9etara eta larunbatetan 2etatik 4etara.
Bitartean, gogoan izan udan kontzertu askoz gehiago izaten direla, aprobetxatu!

AKATU alegiako jaietan. www.fotolog.com/kojonuti




