Gazte Egonaldiak´07 bigarren txandan murgilduta dagoeneko
Ostirala. Eguerdiko 14:00ak. Halabedi Irratiko egoitza. Graffitiek eman zioten nolabait lekuko aldaketa Gazte Egonaldietako bigarren txandari. Ekintzak eta erritmoa antzekoa izan dira honetan ere, gazteen perfila, ordea, zertxobait ezberdina da. Aurreko txandako gazteak hamaika eta hamalau urteen bitartean mugitzen baziren, hauen begiek beste motibazioei begira daude.
Kortoak grabatuta, irratsaioak grabatzeari ekin diogu berriz ere, hemen, Halabedin. Batzuk Saregunen blogak nola egiten diren ikasten ibili diren bitartean, besteek uhinetan zehar bidaiatxo bat egin dute. Ondoren, zeregin aldaketa izan dugu honetan ere. Martxa honean gabiltza, eta ez guk diogulako bakarrik, zuek ere entzuteko aukera izago duzue zuzen-zuzenean, bihar eta etzi, irrati libre honetako uhinen bidez.
Gogotsu eta indartsu datoz gazteok, ikusiko duzuenez. Lehengoan aipatzen genuenez, harrobia ziurtatuta dago. Orain lanaren ostean bazkaltzera, merezi dugu eta. Ilusioa eta gogoa ereinez goaz eta honek fruituak emango ditu seguru asko. Geroari begira Halabedi Irratitik.
Eta honek aurrera darrai…
Emisio egunak: larunbatean 12etatik 14etara
igandean 10etatik 12etara






Uztaila 25th, 2007 at 5:36 pm
[...] http://www.halabedi.org/2007/07/20/gazte-egonaldiak%c2%b407-bigarren-txanda-murgilduta-dagoeneko/ [...]