Ikaragarrizko jazz kontzertua Gasteizko Gaztetxean
Pasadan ostiralean, uztailak 13, kristolako kontzertua ikusteko parada izan genuen Gasteizko Gaztetxean. Jazzharrean Alde Zaharreko jazz jaialdiren antolatzaileak esan ziguten azken egunerako kontzertu sorpresa zegoela antolatuta, ez zuten ez lekua ezta nortzuk ziren esan.
Aurreko astean Gasteizko Gaztetxean egin behar zela kontzertua …eta Nor etorri? Jorge Pardo maisu handia hain zuzen ere, estatu mailan saxofonistarik ezagunenetarikoa, nazioartean hainbat giratan parte hartu izan duena, Camaron eta Paco de Lucia bezalako maisuekin diskak grabatutakoa.
Bere alboan aparteko musikariak; Hasier Oleaga baterian, Jonathan Hurtado teklatuan, Antonio Xímenez tronpetan, Javier Mayor kontrabaxuan eta Roberto Patxeko tronboian.Gasteizko Gaztetxean bildu ginenak jam session ikaragarria ikusteko aukera izan genuen.
Hona hemen Suelta la Ollan Jazzteiz irratisaioko Gotxik Jorge Pardori eginiko elkarrikzeta.
ENTZUN:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.




