ZEBRA BIDEA, Hala Bedi Irratiko magazin euskaltzalea
2005eko urriaren 3an eman genion hasiera proiektu berri honi: astelehenetik ostiralera, hiru ordu luzez, arabar euskaltzaleon ikuspuntutik Euskal Herriko gertakari kultural eta sozialei erreparatu nahi diogu, beti ere, euskaraz. Hauxe gure erronka!!! Gaur egun hamahiru bat lagunen artean egiten dugu ZEBRA BIDEA Hala Bedi irratian, batzuk, urte luzez antenan izan zen Bagazina irratsaioko kideak gara; beste batzuk, Eguerdi Off zeritzonekoak; eta beste batzuk, aurten fitxatutakoak.
ZEBRA BIDEA
Astelehenetik Ostiralera, 15:00-18:00





