NESKAK PROTAGONISTA Euskal Herriko XIX. Eskolarteko Bertsolari Txapelketan.
Ez dittugu txapeldun eta txapeldunordeak aipatuko. Gutxienekoa iruditzen zaigu. Sentitzen dugu guraso konpetitiboen frustrazioa.
Titularrekoak gehiago diola iruditzen zaigu. Izan ere Galbahean, hots, 12 bertsolaritik 6 hoberenak aurrera egiteko pausu orretan, finalean genituen bost neskek egin bait zuten aurrera.
Eta ez aurrera egin bakarra. Bai ofiziotan eta bai bakarka saio borobila eskeini ziguten. Zorionak bene benetan bertsolaritzan beren bidea egiten ari diren neskatxa hauei.
Hori 14tik 18 urte bitartekoan. Txikietan berriz, txapelduna neska izateaz aparte, beste zerbait aipatu nahi dugu.
Araba eta Nafarroa sartu dira lehen aldiz bigarren fasean. Aipatzekoa beraz Gillermo Vegas Argantzoarrak eta Irati Majuelo eta Josu Sanjurjo nafarrek hautsitako marka.
Eta horren denaren gainetik, arabak finalari eskeini ziona aipatu behar. Baina nola azaldu hitzez bertsotan entzuna? Hona hemen gure lau protagonisten izenak, eta entzun itzazue beren ahotik.
Zorionak bertxokotik Elyem Chej, Gillermo Vegas, Ander Solozabal eta Ekaitz Samaniegori.
ENTZUN:
Txikien saioa, goizekoa:
Imanol I/Amaia I/Elyem Chej/Gillermo Vegas
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Haundien saioa, arratsaldekoa:
Ander S, Maialen A, Ekaitz S, Maialen A, Kristine T.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.





