Sick of it All-i tributoa eta monografikoa Igo Bolumenan
Sick of it all taldearen ibilbideari homenaldi bat egitea erabaki dute hainbat taldek, merezitako omenaldia, talde honek urteak eta urteak baitaramatza diskak ateratzen(haien 20. urteurrena ospatzen ari dira) eta batez ere, errepidean, mundu osoko eskenatokiak ezagutzen baitituzte. New Yorkeko hardcorearen aitzindariak, Gorilla Biscuits, Agnostic Front eta Cro-Mags taldeeekin batera, hardcorean murgiltzen diren talde askok aipatzen dute Sick of it All haien eraginen artean. Hori diska honetan nabarmena da, alde batetik, aspalditik mundo horretan ezagunak diren taldeak eta azken urteotan ospea lortzen hasi direnak ere agerten baitira eta bestetik aipatzekoa da estiloan topa ditzakegun korronte guztietako taldeak daudela bilduma txukun honetan. Madball, Comeback Kid eta Kill your Idolls beteranoen artean, Sepultura eta Napalm Death metaleroak, Pennywise eta Rise Against melodikoak(entzun azken hauek Built to Last kantaren bertsioa), eta metalcorearen belaunaldi berrien artekoak Most Precious Blood, Unearth, Walls of Jericho eta guzti hauen “aitak”, Hatebreed dauzkagu.
Abestiei dagokienez, ematen du talde bakoitzak bere izaera propiari egokitzen zaion kanta aukeratu duela, eta oso emaitza onekin, gainera. Adibidez, hor daukagu Sepulturak Scrattch from the Surface abestiarekin egindako moldaketa edo rise against en built to last ena.Klasiko gehienak daude, eta zerbait ez hain ona ezatearren, taldearen azken urteotako ibilbidea ez da tributoan azaltzen, faltan botatzen dugu, batez ere Yours Truly diskako betsioren bat, agian hori gehiegi eskatzea da…
Eta Igo Bolumena saioa egiten dugunok ere gure omenaldi txikia egin nahi diogu talde izugarri honi eta ostegun honetarako laukote honen inguruko monografiko bat prestatzen ari gara, oraingo honetan jatorrizko bertsioekin, noski, tributo horretaz gozatzeko denbora edukiko dugu eta.
Badakizue, hortxe aukera Igo Bolumena saioan!!






uztaila 10th, 2007 at 5:48 am
iraila 28 gorilla biscuit .laister subterranean kids +comenback kids+………………….
uztaila 10th, 2007 at 5:49 am
ostia,gorilla biscuits zuzenean plateruena durangon
uztaila 10th, 2007 at 5:52 am
persitance tour laister europan:hatebread+ignite+agnostic front+sword enemy………
uztaila 10th, 2007 at 5:53 am
hardcore……………………………………………………………………………………