Gasteizko euskalgintzaren proposamena udal hizkuntza politikari
Aspaldi hasi ziren euskararen alde elkarte eta erakunde ezberdinak lanean Gasteizen, helburu argi bati begira: euskararen erabilera normalizatu batera heltzeko urratsak ematea. Eta, hori lortze aldera, garbi dute “instituzioen inplikazioa funtsezkoa dela”.
Gasteizen, hizkuntza politikari dagokionez, aurrerapausuak eman direla onartzen badute ere, oraindik ere, euskara egoera ez normalizatuan dagoela gogorarazten dute eta, hau horrela izanda, “euskaldunon oinarrizko eskubidea” urratzen ari dela gaineratzen dute. Hain zuzen ere, euskaldunoi euskaraz hitz egiteko eskubidea ez zaigula errespetatzen.
Hala ere, salaketaz gain, ekintzetara igarotzea ezinbestekotzat dute eta, modu honetan, aldarrikapen taula bat osatu dute haien aldetik. EHE, AEK, IKA, Euskharan, Arabako Bertsozale Elkartea eta GEU elkartea, izan dira aldarrikapenok bildu dituztenak, Gasteizko Udalarekin kontrastatu eta eztabaidatzeko asmoz. Taula irekia eta eztabaida bidez adostu behar den zerbait dela azpimarratu zigun Azaitz Gartziak, EHEeko kideak, Zebrabidean egindako elakarrizketan.
Udalean euskara berreskuratu eta erabilera normalizatua lortzeko, “pauso sendo eta zehatzak” emateko garaia dela baieztatu du Gasteizko euskalgintzak, eta beraz, hiria euskalduntzeko bidean jartzeko konpromisoa bere egin dezaten eskatu die alderdi politikoei.
Azaitz Gartziari egindako elakarrizketa:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.




