Dirua taldea Igo Bolumena saioan
Aste honetan, guipuzkoatik datorkigun “Dirua” taldeari eginiko elkarrizketa izan dugu Igo Bolumena saioan. Bertan beraien diska berriari buruzko gora beherak eta besta hainbat gauzari buruz eginiko gogoetak azaltzen dizkigute.
Ez baldin badituzue ezagutzen, esatea talde hau Jousilouli taldearen errautsetatik jaioa dela eta estilo aldetik metal-kore indartsua egiten dutela, baina zerbait gehiago jakin nahi baduzue hoberena elkarrizketa entzutea duzue.
Bihar, apirilak 21, Gasteizko gaztetxean izango ditugu zuzenean In Step taldearekin batera, kriston aukera kaña pixka bat zuzenean dastatzeko!!
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Elkarrizketaz aparte, hementxe Dirua taldearen “Charles Mansonen buruko esbastika” kantaren bideoa. Goza ezazue!
[myspace]http://vids.myspace.com/index.cfm?fuseaction=vids.individual&videoid=2011175922[/myspace]
igobolumena@halabedi.org





Apirila 22nd, 2007 at 4:49 pm
Ondo dagoela dirudi. Azkenik talde fresko bat gure aurrean.