Haundia, bere txikitasunean.
Bertso unibertsoa haundia egiten al zaizu? Edo txikiegi, eta haunditu egin nahi? Asteazkenetan zortziak punttu punttuan uniBertxoko txiki eta haundiak ekartzen dizkizugula jakinarazten dizugu. Aste honetan “haundia txiki” eta “txikia haundi” kiribildu zituena bera ekarri dizugu. Bapatean ulertuko duzu, bapateko sorgiña zen eta. Bere txikitasunean haundi, ez dituzte gutxik jarraitu bere irakaspenak, eta Xabier Amurizaren eskutik entzuteko aukera duzu oraingoan. Aukera esan dugu? Beharra esan nahi genuen. Horra hurrenez hurren gai hauetako bakoitzaren inguruan bertso antologiko bat:
Ispiluaren aurrean >Baserria >Txiki? >Mutilzahar >Eliza >Punttuari…
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Bertsoarekin hurrengo zitak:
- GASTEIZ, Martxoaren 15a, Osteguna 22:00etan: “Gu ta gutarrak” emanaldia. BEÑAT ETXEPARE (Iparralde gizartetxean).
- ZIGOITIA, Martxoaren 18a, Igandea 17:00etan: “Arabako Bertsolari Txapelketako 1ngo Finalaurrekoa”. ONDATEGI aretoa.





