ABTX ‘07
Hasi da dagoeneko Arabako Bertsolari Txapelketako aurtengo edizioa. Otsailaren 24an (joan den larunbatean) eman zitzaion hasiera Amurrioko Xarmant txakolindegian egin zen saioarekin, eta apirilaren 21 bitartera iraungo du. Zigor Enbeitak eta Asier Otamendik lortu zuten punturik gehien Amurrioko saioan (162 eta 157, hurrenez hurren); eta ez da kasualidadea, azken urteotako txapeldunak izan baitira.
Hala eta guztiz ere, printzipioz horrek ez du ezer esan nahi. Izan ere, aurten denek ala denek aukera berdinak izango dituzte, finalerako txartela saioz saio lortu beharko dutelako bertsolariek; ez da egongo zuzeneko sailkaturik.
Eta denak gogotsu daude. Argi utzi ziguten hori Zebrebidera hurbildu ziren hiru gonbidatuek: Ekaitz Samaniegok, Iñaki Viñasprek eta Juan Mari Juaristik, alegia. Hiru bertsolari eta hiru izaera desberdin. Bertsoak lotzen ditu, baina belaunaldi desberdinetakoak izateak nolabait banantzen. Eta horixe ekarri nahi genizuen programara: Arabako Txapelketaren inguruko hiru ikuspegi. Hasi beteranoenetik (Juaristi) eta Txapelketan berria den Samaniegorekin amaitu.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.




