Errotak gazte lokala behar du!!
Errota Zaharra, Gasteizko Alde Zaharraren ondoan dagoen auzoa da, 50. hamarkadan eraikitakoa. Garai batean hiriko gazte mugimenduaren ikurra bazen ere, egun, arlo askotan gazteentzako dagoen eskaintza oso murritza da . Hala ere, oztopoak oztopo bertako gazteek auzoa berpizteko gogoekin ibili dira beti, Errota Bizirik kolektiboan parte hartuz, auzoko presoen aldeko ekintzak burutuz, auzoko festetan parte hartuz etab.
Auzo honek dituen hutsuneak betetzeko asmoarekin Errotako Gazte Asanblada sortu zen orain dela urte gutxi. Jabego pribatuaren gainetik, lokal autogestionatu baten beharrean, auzoan egon diren azkeneko okupazioetan parte hartu izan dute, Gasteiz mailan okupazio arloan erreferente bilakatuz. Errepresioak gogor kolpatu ditu auzoko gazteak atxiloketa, epaiketa eta isunekin, hala ere, Errotako Gazte Asanbladak aurrera dirau oztopo guztien gainetik.
Horren adibide azken ostiral honetan auzoko Dardara tabernan egin zuten kontzertua, gazte lokal baten beharraren aldarriarekin. 21:00etan hasitako kontzertuan Ankerrak eta The Dogs of The Black Foot taldeek jo zuten, aparteko giroa eta aldarri ozena entzun zena gau hartan, ERROTAK LOKAL AUTOGESTIONATUA BEHAR DU!!.
Hemen entzun dezakezue The Dogs of The Black Foot taldearen Luz salvaje abestia.
ENTZUN:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.






maiatza 21st, 2007 at 7:40 am
[...] Errotako Gazte Asanblada. Hala Bedi Irratia. [...]