De Juanaren auziari buruz beste hitzetan

Iñaki De Juanaren auziaren inguruan adierazpen eta eskaera ugari egin dira dagoeneko. Ezer berri gutxi esan daiteke jada, bere berehalako askatasunaren gainean ez bada. Guk Zebrabidera ekarri nahi izan dugu gaia, hala ere, bestelako ikuspegiarekin tratatu dugu.
Batetik, alderdi mediku zein pertsonala ekari dugu gurera eta, horretarako, Mati Iturralde gonbidatu dugu. Mati medikua izateaz gain, HBko parlamentaria izan zen, LABen ibilitakoa, bai eta gose greba bitartean De Juanarekin egondakoa ere.
Bestetik, Askatasunako Maider izan zen. Berak euskal presoaren egoeraz hitz egin zigun, alde juridikoan eta politikoan sakonduz. Modu berean, ostiral honetarako deitutako ordu bateko lanuzteari erreferentzia egin zion.
ENTZUN:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.





