945 12 27 38 Eskerrik asko entzule!!
Ez da aspaldi Hala Bediko erantzungailua zuen adierazpen, ausnarketa, kexa zein iragarpenak jasotzeko erabilgarri jarri genuena. Tarte honetan, hamaika dei jaso dugu. Era guztietakoak jaso ere: lotsati zein emozionatuak, iragarleak zein salatzaileak, irakurriak eta inprobisatuak, … eta baten batzuk, bidean trabatu eta eskegi duzuenona ere bai (eskegi aurretik, berriro has zaitezkete, gero guk moztuko dugu gaizki esandakoa-eta, bestela diru gehiago telefonia enpresentzat).
Jakin ezazue, guretzat oso garrantzitsua dela zuek parte hartzeko bideak jartzea. Izan ere, zuek pentsatu eta egiten dituzuenak baitira HBI elikatzen dutenak.
Eskerrik asko, beraz, eta segi lanean.
Hona hemen 2006ko adibide pare bat:
Hala Bedi tabernatik.
ENTZUN:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Laudioko Gazte Eguna.
ENTZUN:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.




